Infobeaz

Abian da BIND 4.0-ren zortzigarren edizioa

BIND 4.0-ek8. edizioa abiatuko du, aurten programan parte hartuko duten 21 startupekin batera, besteak beste, Birziplastik eta We are clickers.

Deialdiari erantzun dioten mundu osoko 770 eskaera baino gehiago aztertu ondoren, ekimen honen 70 enpresa laguntzaileek 29 proiektu berritzaile hautatu zituzten startupekin lankidetzan garatzeko.

Landuko diren irtenbideen % 64 industria adimendunerako erabiliko da, % 27 energia berriztagarrietarako eta jasangarritasunerako, eta % 9 osasunaren eta elikaduraren sektoreetarako; teknologiei dagokienez, adimen artifiziala, cleantech-a eta robotika lehenetsiko dira.

Azelerazio-programak 20 asteko iraupena izango du, eta startupek, proiektuen garapenean lan egiteaz gain, prestakuntza saioetan parte hartu, BINDeko mentore taldearekin zein horren inbertitzaile klubarekin konektatu eta enpresak eta euskal ekosistema ekintzaileko agenteak bisitatuko dituzte.

Amaiera aurtengo ekainaren 27an Euskalduna Jauregian izango den Demo Day-ak emango dio.

Beaz

FREE
VIEW