Martxoaren 18tik 20ra arte, Bilbok Kultura eta Hiri Iraunkorrei buruzko lehen gailurra hartuko du. Kulturaren bidez hiri-garapen iraunkorra sustatzen duten mundu osoko 80 hiritako ordezkariak joango dira.
Topaketan, “Kultura 21: Ekintzak” dokumentua aurkeztuko da. Horrek 2004ko kulturaren 21 Agenda berritzen du, aztertzeko eta hausnartzeko tresna erabilgarri bat kulturaren, herritarren eta garapen iraunkorraren arloetan parte hartzen duten hiri-eragileen esku jartzeko helburuarekin.