Azaroaren 26an Bizkaia Sortzailea gunean 4. Beaz Networking saioa burutu genuen. Oraingo honetan bileraren gaia Alemaniara nazioarteratzea izan zen. Argi gelditu zen gauza bat: herri konplexua izan arren Alemanian errotu diren hainbat euskal enpresaren adibideak daude. Horixe adierazi zuten parte hartu zuten 18 ETEek, Armida Lara Europarako Spriko ordezkariak, eta gure lankide Aritz Kobeagak.
Saio honek amaiera eman dio 2013ko Beaz Networking bilerei. Harrera ona izan dutenez 2014ko saioak antolatzeko lanean ari gara.