Infobeaz

Barne-ekintzailetza eta berrikuntza negozio-ereduetan zerbitzuaren 2. fasea

Beazen Barne-ekintzailetza eta Berrikuntza Negozio-ereduetan zerbitzuaren  bigarren etapa hasiko da. Lehenengo fasean parte hartu duten lau enpresa izango dira.

Ekintzailetza korporatiboa indartzeko zeharako ezagutza jaso duten sentikortasun-lantegien ostean Lezama Demoliciones, Mecanizados Martiartu, Beca Grafic eta Prescripción Enfermera, ziklo berri bati ekin diote eta horrek aukera emango die jakiteko zein arlotan daukaten potentzial gehien negozio eredu berria  inician una nueva fase que les permitirá identificar en qué áreas cuentan con mayor potencial para concretar un nuevo modelo de negocio.

Lau hilabetetan zehar, Revo-eko metodologia eta profesionaletan oinarrituta, hautemandako aukera-eremuak aztertu, lehenetsi eta horietako bat hautatuko dute.

Horretarako, enpresaren eta sektorearen bilakaera, balio-sarea, lehiakideak, bezeroak, joerak, barne-gaitasunak… aztertuko dituzte, enpresaren eta haren aukeren ikuspegi orokorra eta egituratua izan arte.

Pixkanaka, aktiboak mugatuko dituzte, ekintza-eremu bakarra identifikatu arte. Etapa hori amaitzeko, txosten bat egingo da enpresa bakoitzarekin, eta, hirugarren eta azken fasean, aukera berri hori definitu ahalko dute.

 

Beaz

FREE
VIEW