Beazen Barne Ekintzailetza eta Berrikuntza Negozio Ereduetan zerbitzuaren bigarren etapa hasiko da. Lehenengo fasean parte hartu duten zazpi enpresa izango dira.
Ekintzailetza korporatiboa indartzeko zeharako ezagutza jaso duten sentikortasun-lantegien ostean Ariadna Grid, HIBlab, Osatu, Uraldi, Versa Home, Zabalandi eta Zunibalek ziklo berri bati ekin diote eta horrek aukera emango die jakiteko zein arlotan daukaten potentzial gehien negozio eredu berria gauzatzeko.
Lau hilabetetan zehar, Loop New Business Models-eko metodologia eta profesionaletan oinarrituta, hautemandako aukera-eremuak aztertu, lehenetsi eta horietako bat hautatuko dute.
Horretarako, enpresaren eta sektorearen bilakaera, balio-sarea, lehiakideak, bezeroak, joerak, barne-gaitasunak… aztertuko dituzte, enpresaren eta haren aukeren ikuspegi orokorra eta egituratua izan arte.
Pixkanaka, aktiboak mugatuko dituzte, ekintza-eremu bakarra identifikatu arte. Etapa hori amaitzeko, txosten bat egingo da enpresa bakoitzarekin, eta, hirugarren eta azken fasean, aukera berri hori definitu ahalko dute.