AcceXible, Acuratio, Aplanet, Appsamblea, Irisbond, Kids’ Club, RKL Integral, S-There Technologies, eta Testualia. Bizkaia International Startup Connection programak bere hirugarren edizioan aukeratutako zortzi enpresak dira. Zorionak!
Aukeratutakoek sei hilabete egingo dituzte CIC Cambridgen beren enpresa proiektua garatzen eta bizkortzen. Esperientzia bizi duten 26 euskal startupekin bat egingo dute. Eta eguneroko lana partekatuko duten mundu osoko 11rekin ere bai.
CIC Cambridge Massachusettsen dago eta munduko berrikuntza-zentrorik aktiboenetako bat da. MIT campusaren eta ikerkuntza zentro ezagunen ondoan dago eta bertan bulegoak dituzte Amazon, Facebook eta Apple enpresek.
Deialdi bakoitzean eskaera gehiago dago Bizkaia International Startup Connection zentrora joateko, edizio honetan agerian gelditu den bezala.