Norbaitek esan zuen “bilera bakoitza aukera bat dela”; gure otsaileko agenda aukeraz beteta dator. Hitzordua IMQ Zorrotzaurre Klinikaren eta ekintzailetza digitaleko talentu berriaren artean. Hitzordua enpresa hasiberrien eta esperientzia zabaleko profesionalen artean: Bizkaiko eta Gipuzkoako startupen eta Bostongo enpresa-bizkortzaile ahaltsu baten artean. Hitzorduak gure lantalde teknikoarekin, datorren astelehenetik eskatu ahalko dituzuen foru diru-laguntza berriak azaltzeko prest.
Gainera, astelehenean, otsailak 4, zortzigarren urtez Bizkaia Enpresa bilera ospatuko dugu. Bertan gure lurraldeko 500 enpresarekin elkartuko gara. Bertatik bertara aritzea eta elkartzea aukera handia da eta hitzordu garrantzitsu honek asko eman dezake. Geure hurrengo buletinean kontatuko dizuegu.