Global Innovation Day 2014 ekitaldiaren irekieran, Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak gogorarazi du Aldundia orain 25 urte aitzindaria izan zela enpresa berritzaileei laguntzen hasi zenean, eta gaineratu du estrategia horrek oraindik ere badirauela, berrikuntza gure lehiakortasunaren bermea baita.
Iaz, 314 enpresa eta proiektu berritzailek jaso zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza; hala jakinarazi du Imanol Pradales Ekonomi Sustapen Sailaren agintari gorenak, gaur goizean, Innobasque berrikuntzaren euskal agentziak antolatutako Global Innovation Day ekitaldiaren irekieran. Imanol Pradalesek gogorazi duenez, orain dela 25 urte industria tradizionala desagertzen ari zen, eta, ezin genuenez hori saihestu, erakundeak formula bila ari ziren, gure enpresak abantaila pixka batekin lehia zitezen. Une hartan, Aldundiak programa bat jarri zuen abian, orain boluntaristatzat jo dezakeguna, baina, zalantzarik gabe, horrexek ezarri zituen gaur egun berrikuntzaren arloko politika publikoen zati handi baten zutabeak. Imanol Pradalesen arabera, “berrikuntza gure lehiakortasunaren bermea da”.
- Home
- Beazen bloga
- Albisteak
- 2013. urtean, 300 enpresa eta proiektuk baino gehiagok izan zuten Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza