Infobeaz

Ekintzailetzaren etorkizuna Bizkaian

Tartanga  Lanbide Hezkuntzako zentro integratuan egon gara, soinu, ikus-entzunezko eta jokoen moduluetako azken ikasturteko ikasleei enpresa proiektuak garatzeko Aldundiak proposatzen dituen diru-laguntzak azaltzeko. 

Aritz Kobeaga eta Lucía Graña gure lankideen hitzaldien gai nagusiak enpresak sortzeko laguntza-programak  (enpresa-proiektu berritzaileen garapena, enpresa berritzaile berriak) eta  Bizkaia Sortzailea izan dira.

Gure inkubagailu sareak ere leku nabarmena izan du eta, batez ere, sormen-proiektuekin lotuta daudenek: Design Kabi,  KBi Digital eta  BIC Bizkaia Ezkerraldea.

Gainera Beazek ekintzailetza bultzatzeko dituen zerbitzuetako batzuk azaldu ziren, esate baterako enpresak bizkortzea,  networking, mentoring, sozietateen eraketa telematikoa eta diru-laguntza mapa.

Goiz atsegina parte-hartze handia izan duen jendearen aurrean, agian Bizkaiko geroko ekintzaileak izango direnak.

 

Beaz

FREE
VIEW