Egurtek 2018 saria

Egurtek 2018 saria

Noiz:
21 martxoa, 2018 @ 9:00 am – 11:00 am
2018-03-21T09:00:00+01:00
2018-03-21T11:00:00+01:00

Zurezko arkitektura eta eraikuntzaren Nazioarteko 7. Foroaren barruan 4. Egurtek sarien deialdia egin dute. Helburua zuraren erabilera eta sustapenean jarduera esnagueratsuak errekonozitzea da. Aurreinskripzioak martxoaren 21a arte. 

Egurtekek lehiatzeko 4 sail ezarri ditu: Eraikuntza, Interiorismoa, Produktuen diseinua eta Argitalpenak. Gainera, bertoko zurarekin egindako lanik onenari sari berezia emango zaio.

Saria 750 € eta EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako garaikurra da. Aurkeztutako lan guztiak Egurteken eta EHAEOko web orrian erakutsiko dira, foroko erakuslekuan agertzeaz gain.

Epaimahaiaren erabakia 2018ko ekainean jakinaraziko da; emanaldia urriaren 9an izango da BECen.

Ekimena Bilbao Exhibition Centrek bultzatzen du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eta  Baskegur-en laguntzarekin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren garapen eta Azpiegitura Sailaren babesarekin.