BiscayAPP, zure ideiak saritzen dituen lehiaketa

BiscayAPP, zure ideiak saritzen dituen lehiaketa

Urriaren 2tik 2018ko ekainaren 30a arte zabalik egongo da epea BiscayApp-en izena emateko, BiscayTIK Fundazioak Beaz eta Seed Capitalen laguntzarekin antolatzen duen lehiaketan. BiscayApp sariak aurkeztutako guztien arteko app onena sarituko du, hainbat irizpide aintzat hartuta.

Lehiaketan, besteak beste, kontuan hartuko dira: diseinua, erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia, funtzionalitateak, bideragarritasun ekonomiko-soziala, merkaturatzeko aukerak eta berrikuntza-maila antzeko beste produktu batzuen aldean, eta proposamenaren izaera berritzailea eta enpresa berriaren hazkunde-potentziala.

Lehiaketan 5 sari ekonomiko daude, bat sail bakoitzeko (2000 euro) eta bat aurkeztutako aplikaziorik onenari (BiscayAPP saria, 10000 euro), eta azken honek, gainera, Bizkaian proiektua inkubatzeko laguntza izango du.

Horrez gain, beste sari batzuk emango zaizkie Bizkaiko Foru Aldundiaren plan estrategikoko lau arlo diren zilarrezko ekonomia, data intelligence, energia eta manufaktura aurreratuko aplikazio mugikor onenei.

2018ko irailean aukeratutako proiektuak jakinaraziko dira eta urrian saritutako aplikazioak aukeratuko dira.

Lehiaketa Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru Sailaren sozietate publikoak diren Beaz eta  Seed Capitalen laguntzarekin antolatzen da.