Elkargirekin batera, Beaz inkubagailuen sareko startupei zuzendutako prestakuntza-proiektu bat abiarazi dugu: finantza-pilulak.
Aholkularitza ekonomiko-finantzarioko programa bat da, eta haren helburua da zenbait irizpide ezagutzea. Irizpide horiek funtsezkoak dira zure startuparen finantzaketa-oinarriak finkatzeko, egoera ekonomiko-finantzarioaren azterketa egokia egiteko eta, oro har, finantza-ezagutzak eta -ohiturak eta startup ororentzat kritikoak eta esanguratsuak diren alderdiak eskuratzeko.
Prestakuntza Elkargik emango du, Beaz gunean, eta 4 saiotan egingo da (urtarrilaren 18an eta 25ean; otsailaren 1ean eta 8an), bakoitza bi ordukoa (12.30-14.30).
Txitatuta egoteaz gain, enpresa eratuta duten, negozio-plan bat eta jarduera-maila jakin bat duten startupetarako pentsatuta dago.
Behin hori amaituta, horietako 9k banakako kontraste-saio bat egingo dute, jasotako prestakuntzaren osagarri gisa.
Izena emateko epea: abenduak 15era arte. Plaza mugatuak.
Zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Amaia Romerorekin (amaia.romero@bizkaia.eus).
Ez galdu aukera! Animatu izena ematera!
