Kokaguneak eta infraestrukturak

Kokaguneak eta infraestrukturak

Zeure proiektua kokatzeko lekua behar baduzu, zure esku jartzen ditugu kokaguneak eta azpiegiturak. Sustatzen dugun ekosistemak networkinga eta inkubatutako proiektuak bizkortzea bultzatzen du, finkatzen eta hazten laguntzeko.

BIC Bizkaia

BIC Bizkaia teknologia bio-mikro-nanoetan, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan espezializatutako inkubagailua espezializatua da, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua inkubagailua da, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua eta Beazek kudeatua.

Design Kabi

Design Kabi coworking gune bat da, zehazte-fasean edo negozioa abian jarri eta enpresaren bideragarritasuna begiratu eta aztertzeko fasean dauden enpresa proiektuetarako.

KBi Digital

KBi Digital ekintzailetza digitaleko proiektuetarako inkubagailu aurreratua da eta Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak batera bultzatzen dute eta Bilbao Ekintzak eta Beazek elkarrekin kudeatzen dute.

BIC Bizkaia Ezkerraldea

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailuaren helburu nagusia Ezkerralde eta Meatzalde eskualdeetako enpresa ekimen berritzaileei laguntza ematea da.

ZITEK UPV/EHU

Zitek unibertsitateko komunitatean ekintzailetzaren kultura zabaltzeko eta enpresa berritzaileak eta teknologia oinarria dutenak sor daitezen bultzatzeko ekimena da. 2000. urtetik sustatzen dute UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek.

DeustoKabi

Teknologia oinarriko haztegi hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak bultzatzen dute unibertsitate spin-offak bultzatzeko xedeaz. Beazek bertan ekintzaileei aholkularitza eta laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkie.

BBF Fintech

BBF Fintech, finantza sektoreari begira egonik teknologia berrietan adituak diren startupentzat berariaz egindako inkubagailua da.

Atzera joan