Albisteak

Beaz Acceleration Programen lehenengo edizioan protagonistak

Bost aitzindari Dagoeneko badakigu bost startupek parte hartuko dutela Beaz Acceleration Programen lehenengo edizio honetan: Alterity, Anjana Data, Fisify, Innomy eta Legit Health., hurrenez hurren, honako sektoreetakoak: automobilgintza, big data, osasuna, foodtecha eta ongizatea. 

Esker ON 2022

Esker ON sariek agerian uzten dute enpresek Bizkaiarekin duten konpromiso soziala. Ez dute hazkunde ekonomikoa edo errentagarritasuna islatzen, negozioa ulertzeko modu arduratsu eta orekatua baizik. Iaz covid-19ari eta haren ondorioei aurre egiteko 20 ekimen burutu zituzten. Denboraren joana-rekin ikusi da pandemiak jasangarritasunari eman dion bultzada handia.

ON Bizkaia 2022 sariak

2020an, Beaz-ek 1 124 proiektu ebaluatu zituen, eta 767 garapen-fasera igaro ziren. Proiektu horien atzean dauden 893 enpresa eta erakundeek Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen dituen foru programen babesa izan zuten. On Bizkaia sarietako epaimahaiak horietako sei saritzea erabaki du, proiektuek erakundean bertan izan duten eraginagatik eta erakundeak Bizkaian jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen egindako ekarpenagatik. […]

Turismo murgiltzailea Bilbo eta Bizkaia nazioartean sustatzeko

Turismoaren sustapen presentzialak eta digitalak bat egingo dute Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri berri duen ekimenean. Horren bidez, hainbat pertsona hautatuko dira Bilbao Bizkaiaren enbaxadore gisa aritu daitezen estrategikotzat jotzen diren Europako merkatuetan. 

BFA laguntzak – Trantsizio Digital eta Berdea Programa

Uztailaren 31ra arte Trantsizio Digital eta Berdea programaren lehenengo eta bigarren ildoetarako eskaerak egiteko epea zabalduta dago. Ekonomia Sustatzeko Sailak sustatzen du enpresei digitalizazio-proiektuak eta ingurumen-berrikuntzako proiektuak bultzatzen laguntzeko xedearekin, beren lehiakortasuna hobetu dezaten eta aztarna ekologikoa murriztu dezaten.

Beaz Acceleration Program: hautaketa-prozesua aurrera doa

Beaz Acceleration Program gero eta aurrerago doa. Apirilaren 29an, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu ondoren, jasotako 42 eskaerak baloratzeari ekin zitzaion. Lehen analisiaren bidez, Onarpen Batzordeak baldintzak betetzen ez zituzten hautagaitzak baztertu zituen, eta puntuazio bat eman zion startup bakoitzari. Notarik onena lortu duten 12ak hurrengo fasera igaro dira. 

Bizkaia Enpresa 2022. Zuen zain gaude!

Ekainaren 8an, Bizkaia Enpresa bilera egingo dugu berriro. Hamaikagarren edizioa izango da, eta Beazek bere nortasun-ikur bihurtu nahi duen hurbiltasunaren kultura hori indartzea izango du helburu. Jardunaldiak aurreko urteetako eskemaren antzekoa izango du, baina berrikuntzak egongo dira. Aurreko urteetan bezala, BECen izango da, bertan Unai Rementeria ahaldun nagusia eta Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatua izango […]

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA