{"id":66189,"date":"2026-05-05T13:44:40","date_gmt":"2026-05-05T11:44:40","guid":{"rendered":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/?p=66189"},"modified":"2026-05-05T14:55:50","modified_gmt":"2026-05-05T12:55:50","slug":"elixabete-etxanobek-dei-egiten-die-bizkaiko-enpresei-testuinguru-geopolitiko-ezegonkor-honetan-aurrea-hartzeko-eta-nazioartearen-aldeko-apustua-egiteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/eu\/albistea\/elixabete-etxanobek-dei-egiten-die-bizkaiko-enpresei-testuinguru-geopolitiko-ezegonkor-honetan-aurrea-hartzeko-eta-nazioartearen-aldeko-apustua-egiteko\/","title":{"rendered":"Elixabete Etxanobek dei egiten die Bizkaiko enpresei testuinguru geopolitiko ezegonkor honetan aurrea hartzeko eta nazioartearen aldeko apustua egiteko"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-66197 alignleft\" src=\"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Bizkaia-Enpresa-26-EE-300x181.webp\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"181\" \/>Bizkaiko Ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek dei egin die gaur lurraldeko enpresei aurrea har dezaten eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin dezaten, horixe baita bidea merkatu gero eta zorrotzagoetan eta testuinguru geopolitiko konplexu eta ezegonkorrean lehiatu, hazi eta posizionatzeko. <!--more--><\/p>\n<p>\u201cNazioartekotzea ez da aukera ekonomikoak izate hutsa. Beste alderdi batzuk ere sartzen dira. Estrategia. Aurrea hartzea. Mundua bere horretan irakurtzen jakitea, eta ez gure nahien arabera\u201d, hori nabarmendu du Etxanobek Bizkaia Enpresa topaketaren 15. edizioan. Topaketa hori gaur goizean egin da Barakaldoko BECen, Beaz foru-sozietateak antolatuta.<\/p>\n<p>Bizkaiko Ahaldun nagusiak adierazi du foru-aldundia konprometituta dagoela enpresei nazioartekotzeko bidean laguntzeko tresnak ematearekin, \u201ckanpoalderako jauzia berme osoaz egin dezaten\u201d. Esan duenez, laguntza-programa horiek nazioartekotzeari, berrikuntzari, inbertsioari, digitalizazioari edo deskarbonizazioari lotuta daude. \u201cGure ekosistema pentsatuta dago gero eta zorrotzagoa den mundu honetan lehiakorragoak izateko. Horixe da gure konpromisoa, eta gure erantzukizuna\u201d, azpimarratu du.<\/p>\n<p>Gauzak horrela, Bizkaia Enpresa 2026ko topaketan, zeina BECen egin baita \u00abBizkaitik mundura; aukera-agertoki berriak\u00bb lelopean, gai hauetan jarri da fokua: espantsio-merkatu berriak, arriskuei aurrea hartzeko beharra eta nazioarteko ingurune konplexu batean enpresei irekitzen zaizkien aukerak. Hain zuzen, jardunaldi horretan, \u00ab<a href=\"https:\/\/beaz.bizkaia.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Beaz-bizkaitik-mundura-EUS.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bizkaitik mundura: Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresak nazioartekotzeko agertoki berriak\u00bb izeneko txostena<\/a> aurkeztu da. Lan horretan aztertu da nola ari den aldatzen nazioarteko testuingurua eta zer-nolako ondorioak dituen eraldaketa horrek nazioartekotu eta esportatu nahi duten Bizkaiko enpresentzat.<\/p>\n<p>Ildo horretan, Ekonomia Sustatzeko foru-diputatu Ainara Basurkok Bizkaiko enpresei esan die \u201csurflari onak\u201d izaten segitzen dutela, zailtasunez betetako testuinguru honetan ere, \u201cerresilienteak\u201d direlako eta beren jarrerari eusten diotelako \u201cberrikuntzaren, bereiziak izatearen eta lehia-abantailak sendotzearen alde\u201d. Halaber, adierazi du aldundiak ere segituko duela enpresei laguntzen \u201cikuspegi geoestrategikoa txertatzen beren nazioarteko plangintzan\u201d. Hau gaineratu du: \u201cGarai ezegonkor eta zail hauetan, Bizkaiko enpresetakook segitzen duzue etorkizunaren alde jokatzen, eta erakundekook zuen ondoan egongo gara, zuei laguntzeko eta bidea errazten duten tresnak emateko\u201d.<\/p>\n<p>Basurkok adierazi du Basurkok adierazi du Bizkaiak urrats garrantzitsuak egin dituela eta aurrerapausoak ematen jarraitzen duela, eta, aldi berean, zehaztu du zer-nolako laguntzak dituen gaur egun Ekonomia Sustatzeko Sailak. Besteak beste, ekintzaileentzako eta enpresentzako laguntzen urteko plana, 63 milioi eurokoa, iaz baino % 22,6 handiagoa, helburua izan baita digitalizazioa, jasangarritasuna, talentua, I+G+B eta ekintzailetza sustatzea. Laguntza horiek, gainera, osatu egin dira. Izan ere, \u201cfiskalitatea lehiakortasunaren bultzadarekin konprometitu da eta, horretarako, inbertsioaren azelerazioan jarri du fokua, I+G+Bren alde eta, bereziki, deskarbonizazioan aurrera egitearekin bat\u00bb. Gainera, badira Ekialde Hurbileko krisiari aurre egiteko premiazko neurrietarako eta proiektu estrategikoetarako laguntzak ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bizkaiko Ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek dei egin die lurraldeko enpresei aurrea har dezaten eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin dezaten, horixe baita bidea merkatu gero eta zorrotzagoetan eta testuinguru geopolitiko konplexu eta ezegonkorrean lehiatu, hazi eta posizionatzeko.<\/p>\n","protected":false},"author":8,"featured_media":66185,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[61,62,182],"tags":[2786],"class_list":["post-66189","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albistea","category-beaz-2","category-on-bizkaia-eu","tag-bizkaiaenpresa-2026"],"wpml":{"es":{"post_id":"66187","post_title":"Elixabete Etxanobe emplaza a las empresas de Bizkaia a anticiparse y apostar por la internacionalizaci\u00f3n en un contexto geopol\u00edtico inestable","post_excerpt":"La Diputada general de Bizkaia, Elixabete Etxanobe, ha hecho un llamamiento a las empresas del territorio a anticiparse y apostar por la internacionalizaci\u00f3n como modo de competir, crecer y posicionarse en mercados cada vez m\u00e1s exigentes y en un contexto geopol\u00edtico complejo e inestable.","post_url":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/noticia\/elixabete-etxanobe-emplaza-a-las-empresas-de-bizkaia-a-anticiparse-y-apostar-por-la-internacionalizacion-en-un-contexto-geopolitico-inestable\/"}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66189","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/8"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=66189"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/66189\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=66189"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=66189"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/info.beaz.bizkaia.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=66189"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}