- Home
- Prestaekin programa 2023
Prestaekin programa 2023

Ekonomia Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapen Zerbitzuak eta Beazek abian jarri dute 2021 eta 2022ko Sorkuntzarako foru programetan laguntza jaso duten ekintzaileentzako doaneko “Prestaekin” trebakuntza-programaren 7. edizioa. Zure negoziorako giltzarri garrantzitsuak ezagutu ditzazun aukera aparta!
- Helburua
- Egitaraua
Ekimenaren helburua enpresa berria sortu duten edo proiektu berritzailea garatu duten pertsonei Aldundiak ematen dien laguntza hobetzea da, zenbait gairi buruzko ezagutza eskainiz: negozio-eredua, marketin digitala, komunikazioa…
Foru diru-laguntzetara aurkezten diren proiektuen balioztapena egiterakoan urtero desoreka agertzen da enpresen ezagutzan eta ohikoa izaten da ekintzaileek teknologia edo produktua ondo menperatzea baina proiektuen aurrerapena oztopatzen dituzten hutsuneak izatea.
Lehen prestakuntza-programa honen helburua, hain zuzen, enpresa bat sortzea erabakitzen dutenen gaitasunak sendotzea da. 8 modulo izango dira bakoitza 2 saiotakoa eta 2022ko otsailaren eta ekainaren bitartean burutuko dira.
1. moduloa
2023ko otsailaren 8a (15:00 – 19:00) eta 15a (15:00 – 19:00)Ideiatik errealitatera
Helburua: Ideiaren azterketa kritikoa egitea, garrantzia emanez balio-proposamenari , sektorearen arrakastarako gakoak eta industriaren driverrak zein diren ulertuz eta “garajetik fabrikara” aldatzeko egin behar diren urratsak ikasiz.
2. moduloa
2023ko otsailaren 22a (15:00 – 19:00) eta martxoaren 1a (15:00 – 19:00)Komunika ezazu zeure proiektua
Helburua: Ekintzaileei beharrezko gaitasunak eta tresnak eskuratzea inbertsiogileen aurrean aurkezpen landua egin dezaten.
3. moduloa
2023ko martxoaren 8a (15:00 – 19:00) eta 15a (15:00 – 19:00)Markaren irudia
Helburua: Produktu baten marka-irudia osatzen duten osagaiak eta kudeaketa osoa identifikatzea, kontsumitzaileari benetan transmititu nahi dioguna helarazteko.
4. moduloa
2023ko martxoaren 22a (15:00 – 19:00) eta 29a (15:00 – 19:00)Lean ekintzailetzaa
Helburua: Lean startup esparru metodologikoaren hastapenak eta Business Model Canvas erabiltzen sakontzea.
5. moduloa
2023ko apirilaren 19a (15:00 – 19:00) eta 26a (15:00 – 19:00)Marketing digitala
Helburua: Marketin digitalaren bidez merkaturaketa hobetzeko ezaguerak eta tresnak.
6. moduloa
2023ko maiatzaren 3a (15:00 – 19:00) eta 10a (15:00 – 19:00)Finantza informazioa interpretatzen ikasi
Helburua: Nola ezarri produktuaren kostua/salmenta-prezioa eta balantzea eta altxortegiko fluxua eta oinarrizko ratioak interpretatzea.
7. moduloa
2022ko maiatzaren 17a (15:00 – 19:00) eta 24a (15:00 – 19:00)Finantzatu zeure proiektua
Helburua: Inbertitzaileek startupetan inbertitzeko dituzten gakoak ezagutzea, beren enpresa baloratzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzea eta inbertitzaileentzat erakargarria izan dadin proiektua prestatzea .
Ponente: JON HOYOS.
8. moduloa
2023ko maiatzaren 31a (15:00 – 19:00) eta ekainaren 1a (15:00 – 19:00)Kudeaketa-ereduak
Helburua: Ekintzaileei beren enpresaren ingurunea aztertzeko irizpideak ematea, kudeaketa estrategikoa eta estrategien egokitasuna aztertzeko.