Prestaekin programa 2021

Ekonomia Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapen Zerbitzuak eta Beazek abian jarri dute 2019 eta 2020ko Sorkuntzarako foru programetan laguntza jaso duten ekintzaileentzako doaneko Prestaekin trebakuntza-programaren 5. edizioa. Zure negoziorako giltzarri garrantzitsuak ezagutu ditzazun aukera aparta!

Pandemiaren egoera aldatzen ez den bitartean moduloak online izango dira.

Helburua

Ekimenaren helburua enpresa berria sortu duten edo proiektu berritzailea garatu duten pertsonei Aldundiak ematen dien laguntza hobetzea da, zenbait gairi buruzko ezagutza eskainiz: negozio-eredua, marketin digitala, komunikazioa…

Foru diru-laguntzetara aurkezten diren proiektuen balioztapena egiterakoan urtero desoreka agertzen da enpresen ezagutzan eta ohikoa izaten da ekintzaileek teknologia edo produktua ondo menperatzea baina proiektuen aurrerapena oztopatzen dituzten hutsuneak izatea.

Lehen prestakuntza-programa honen helburua, hain zuzen, enpresa bat sortzea erabakitzen dutenen gaitasunak sendotzea da. 7 modulo izango dira bakoitza 2 saiotakoa eta 2021ko otsailaren eta ekainaren bitartean burutuko dira.

Egitaraua

1 Moduloa

2021eko otsailaren 17a (15:00 – 19:00) eta 24a (15:00 – 19:00)

Ideiatik errealitatera

Helburua: Ideiaren azterketa kritikoa egitea, garrantzia emanez balio-proposamenari , sektorearen arrakastarako gakoak eta industriaren driverrak zein diren ulertuz eta “garajetik fabrikara” aldatzeko egin behar diren urratsak ikasiz.

Hizlaria: IGNACIO AZPIAZU


2. moduloa

2021eko martxoaren 3a (15:00 – 19:00) eta 10a (15:00 – 19:00) 

Markaren irudia

Helburua: Produktu baten marka-irudia osatzen duten osagaiak eta kudeaketa osoa identifikatzea, kontsumitzaileari benetan transmititu nahi dioguna helarazteko.

Hizlaria: CRISTINA VICEDO 


3. moduloa

2021eko martxoaren 17a (15:00 – 19:00) eta 24a (15:00 – 19:00) 

Lean ekintzailetza

Helburua: Lean startup esparru metodologikoaren hastapenak eta Business Model Canvas erabiltzen sakontzea.

Hizlaria: NESTOR GUERRA


4. moduloa

2021eko apirilaren 14a (15:00 – 19:00) eta 21a (15:00 – 19:00) 

Marketing digitala

Helburua: Marketin digitalaren bidez merkaturaketa hobetzeko ezaguerak eta tresnak.

Hizlaria: NACHO SOMALO

 


5. moduloa

2021eko apirilaren 28a (15:00 – 19:00) eta maiatzaren 5a (15:00 – 19:00) 

Finantza informazioa interpretatzen ikasi

Helburua: Nola ezarri produktuaren kostua/salmenta-prezioa eta balantzea eta altxortegiko fluxua eta oinarrizko ratioak interpretatzea

Hizlaria: NAIARA PINEDA


6. moduloa

2021eko maiatzaren 12a (15:00 – 19:00) eta 19a (15:00 – 19:00) 

Inbertsiogileen bila

Helburua: Inbertsiogileek startupetan inbertitzeko dituzten gakoak ezagutzea, beren enpresa baloratzeko oinarrizko ezaguerak eskuratzea eta proiektua prestatzea inbertsiogileentzat erakargarria izan dadin.

Hizlaria: MATHIEU CARENZO

 


7. moduloa

2021eko maiatzaren 26 (15:00 – 19:00) eta ekainaren 2a (15:00 – 19:00) 

Komunika ezazu zeure proiektua

Helburua: Ekintzaileei beharrezko gaitasunak eta tresnak eskuratzea inbertsiogileen aurrean aurkezpen landua egin dezaten.

Hizlaria: LUPE DEL RIO

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA