- Home
- Prestaekin programa 2018
Prestaekin programa 2018
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapen Zerbitzuak eta Beazek abian jarri dute 2016 eta 2017ko Sorkuntzarako foru programetan laguntza jaso duten ekintzaileentzako doaneko Prestaekin trebakuntza-programaren 2 edizioa. Zure negoziorako giltzarri garrantzitsuak ezagutu ditzazun aukera aparta!
- Helburua
- Egitaraua
Ekimenaren helburua enpresa berria sortu duten edo proiektu berritzailea garatu duten pertsonei Aldundiak ematen dien laguntza hobetzea da, zenbait gairi buruzko ezagutza eskainiz: negozio-eredua, marketin digitala, komunikazioa…
Foru diru-laguntzetara aurkezten diren proiektuen balioztapena egiterakoan urtero desoreka agertzen da enpresen ezagutzan eta ohikoa izaten da ekintzaileek teknologia edo produktua ondo menperatzea baina proiektuen aurrerapena oztopatzen dituzten hutsuneak izatea.
Lehen prestakuntza-programa honen helburua, hain zuzen, enpresa bat sortzea erabakitzen dutenen gaitasunak sendotzea da. 7 modulo izango dira bakoitza 2 saiotakoa eta 2018ko urtarrilaren eta uztailaren bitartean burutuko dira Beazen.
1 Moduloa
2018ko urtarrilaren 24a (15:30 – 19:00) eta 25a (09:00 – 13:30)Ideiatik errealitatera
Helburua: Ideiaren azterketa kritikoa egitea, garrantzia emanez balio-proposamenari , sektorearen arrakastarako gakoak eta industriaren driverrak zein diren ulertuz eta “garajetik fabrikara” aldatzeko egin behar diren urratsak ikasiz.
Hizlaria: IGNACIO AZPIAZU
2. moduloa
2018ko otsailaren 2a (15:30 – 19:00) eta 15a (09:00 – 13:30)Finantza informazioa interpretatzen ikasi
Helburua: Nola ezarri produktuaren kostua/salmenta-prezioa eta balantzea eta altxortegiko fluxua eta oinarrizko ratioak interpretatzea
Hizlaria: NAIARA PINEDA
3. moduloa
2018ko martxoaren 14a (15:30 – 19:00) eta 15a (09:00 – 13:30)Markaren irudia
Helburua: Produktu baten marka-irudia osatzen duten osagaiak eta kudeaketa osoa identifikatzea, kontsumitzaileari benetan transmititu nahi dioguna helarazteko.
Hizlaria: EDORTA AZAOLA
4. moduloa
2018ko apirilaren 11 (15:30 – 19:00) eta 12a (09:00 – 13:30)Lean ekintzailetza
Helburua: Lean startup esparru metodologikoaren hastapenak eta Business Model Canvas erabiltzen sakontzea.
Hizlaria: NESTOR GUERRA
5. moduloa
2018ko maiatzaren 16a (15:30 – 19:00) eta 17a (09:00 – 13:30)Marketing digitala
Helburua: Marketin digitalaren bidez merkaturaketa hobetzeko ezaguerak eta tresnak.
Hizlaria: ARANTXA SAINZ DE MURIETA
6. moduloa
2018ko ekainaren 13a (15:30 – 19:00) eta 14a (09:00 – 13:30)Inbertsiogileen bila
Helburua: Inbertsiogileek startupetan inbertitzeko dituzten gakoak ezagutzea, beren enpresa baloratzeko oinarrizko ezaguerak eskuratzea eta proiektua prestatzea inbertsiogileentzat erakargarria izan dadin.
Hizlaria: AITOR CAYERO
7. moduloa
2018ko uztailaren 11 (15:30 – 19:00) eta 12a (09:00 – 13:30)Komunika ezazu zeure proiektua
Helburua: Ekintzaileei beharrezko gaitasunak eta tresnak eskuratzea inbertsiogileen aurrean aurkezpen landua egin dezaten.
Hizlaria: LUPE DEL RIO