KONEKTA Bizkaia Enpresa bizkaiko lurraldeko startupen eta ETEen arteko topaketa foroa da, elkarren ezagutzan sakontzea eta negozioen lankidetza harreman berriak sustatzea helburu duena.

Ondoko helburuekin proposatzen da:

  • Bizkaiko ETEen berrikuntza sustatzea, startupekin duten harremanaren bidez
  • Lankidetza inguruneak eta dinamikak hedatu eta indartzea, berrikuntza proiektu eta erakunde ezberdinen arteko sinergietan oinarritutako negozio aukera berriak identifikatuz.

Jardunaldia

2020ko urriak 9

San Mamés estadioa. VIP area, Iparraldeko aretoa

E sarrera (11 eta 12 ateen artean)

  • Erregistroa eta ongietorria

    9:00

  • Erakundeen irekiera:

    Ainara Basurko, Ekonomia Sustatzeko Diputatua.
    Iñaki Garcinuño, CEBEKeko presidentea.

    9:30

  • Enpresa-lankidetza hazkunde-estrategia gisa. Kasu arrakastatsuen panela

    • 1.kasua: Tecuni - Binary Soul.
    • 2. kasua: Arrecife Energy Systems - Tacomi
    • 3. kasua: Athletic Club - BCAM
    • 4. kasua: 42 Bizkaia

    9:50

  • KONEKTA Lankidetza dinamika. “Group-Based Speed Dating”

    Aurkezpen txanda eta kontaktuen trukea dinamizatutako mahaietan. Mahai ezberdinen arteko partaide aldaketa jarraituak burutuko dira.
    Helburua, beso azpian lankidetza aukera batekin ateratzea.

    1. multzoa: 1., 2. mahaia … Zein onura du tokiko beste enpresa batzuekin konektatzeak?
    2. multzoa: A, B, … mahaia, eta kontaktu honen ondoren, zer?
    3. multzoa: bat egin komunean gehien duzun taldearekin!

    10:30

  • Hitzaldia: berrikuntza enpresariala. Lankidetza eta lurraldea.

    Jon Landeta, Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna.

    12:30

  • Networking brunch

    "Zurekin hitz egin nahi nuen"

    12:45

  • Amaiera

    13:15

Izena-emateko formularioa

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA