Maiatzaren 27an
Hitzordu hau hamargarren urteurrenera aldatzeko gogoz iritsi da, baina bere muinari eutsiz. Beazek 2011n abiarazi zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko enpresa eta pertsona ekintzaileen arteko lotura sendotzeko asmoz, eta ideia hori oraindik ere funtsezkoa da elkartzeko nahia ulertzeko. Aurrez aurre, birtualki edo bi formatuetan, oraingo honetan gertatuko den bezala.
Urtero bezala, enpresei laguntzeko dituen lehentasunei buruz hitz egiten entzungo dugu Aldundia, ON Bizkaia sariak banatuko ditugu eta gai estrategiko bati buruz hausnartuko dugu. Azken 12 hilabeteotan bizi izandako egoera azaltzeko ez dago ezer hoberik aldaketara egokitzea baino. Horixe da, beraz, 2021eko gaia. Aparteko errekonozimendu batek, Esker ON izenekoak, 21 enpresek hartutako erabakia ikusaraziko du, Covid-19ak ezarritako aldaketei aurre egiteko beren aletxoa eskaini zuten-eta.
Izena emateko formularioa
Este formulario está desactivado.