Zinebi Networking 2018: euskal zinema dokumental independenteari bultzada

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Zinebi Networking 2018: euskal zinema dokumental independenteari bultzada

13 azaroa, 2018/10:00 am - 18 azaroa, 2018/2:00 pm

Zinebik eta Euskal produktoreen Elkarteak antolatuta, EITB eta Beazekin elkarlanean, azaroaren 13an Campos Antzokian Zinebi Networking 2018 burutuko da, Bilboko Zinema Dokumentalaren Foru Profesionala.   

Proiektu honek euskal zinemaren sormen olatu berria bultzatu nahi du eta zinema berri honen ekoizpenaren aldeko apustua egin. Horretarako, gure helburua tokiko ikus-entzunezkoen egituraren dinamizazioan laguntzea da, zinemagintzaren arloko agente eta bertako zein nazioarteko instituzio desberdinen arteko elkarlana eta kooperazioa bultzatuz.

Zortzi proiektu aukeratu dira:

Aztarnak Huellas, Maru Solores-ena
Beleak, Ana Serna eta Maialen Oleagarena
Bidean Jarraituz, Aitor Lopez de Aberasturirena
Itoiz, Larraitz Zuazorena
Meseta, Juan Palaciosena
Muru (Semillas), Joseba Urrutikoetxearena
Un tipo diferente,  Alex García de Vicuñarena
Wan Xia, La última luz del atardecer, Silvia Reyrena

Denek izango dute aukera zinemagintzako eragileenagana heltzeko, beren lana jendaurrean defendatu baino lehen tutoretza pertsonalizatuak eta, irabazten duenak, 10000 € jasotzeko,  proiektua baldintza egokietan gauzatu ahal dadin.

Aintzane Pérez del Palomar, Alejandra Trelles, Anna Solà, Mercedes Álvarez, Arri Granados, Maui Alena, Beli Martínez etaVirginia García del Pinok osatutako aditu-batzordeak azalpenak baloratuko ditu eta dokumental irabazlea zein den erabakiko du.

 

Xehetasunak

Hasiera:
13 azaroa, 2018/10:00 am
Amiera:
18 azaroa, 2018/2:00 pm
Ekitaldi etiketak:
Beaz

FREE
VIEW