Moda-diseinuko nazioarteko VIII. lehiaketa, BIAAF

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Moda-diseinuko nazioarteko VIII. lehiaketa, BIAAF

2021ko 6 urria/8:00 am - 2022ko 6 ekaina/5:00 pm

Abenduaren 15era arte, irekita dago Bilbao International Art & Fashion, BIAAFek antolatzen duen moda-diseinuko nazioarteko VIII. lehiaketan izena emateko epea.

Susperraldian dauden mundu osoko 18 eta 35 urte bitarteko moda-diseinatzaileei zuzendua. Lehiaketako gaia librea da, baina bereziki artearen munduarekin loturiko edo inspiraturiko proposamenak baloratuko dira.

Berriro, parte hartzeko bi kategoria egongo dira: jantziak eta osagarriak; eta posible da bietan lehiatzea.

Lehenengo sailkapen baten ostean, 2022ko martxoan azken fasera igaroko diren 30 finalistak erabakiko dira. Maiatzean bi diseinu irabazleak iragarriko dira. Sortzaile bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu. Horrez gain, 5.000 euroko sari bat emango zaio gazte diseinatzaile euskaldun batek aurkezturiko lan onenari.

BIAAF suspertzen ari diren moda-diseinatzaileak aurkitu, babestu eta bultzatzera bideratutako plataforma bat da. Bere jardueren artean bi urtean behingo sari honen deialdia dago, «arte-balioekin estuki lotuta, kulturen arteko aberastea eta moda benetako kultura-ondasun gisa sustatzea» bilatzen duena.

Xehetasunak

Hasiera:
2021ko 6 urria/8:00 am
Amaiera:
6 ekaina/5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA