B Venture, bi egun zure startuparentzat aukeraz beterik

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

B Venture, bi egun zure startuparentzat aukeraz beterik

16 urria, 2018/9:30 am - 17 urria, 2018/7:30 pm

Urriaren 16 eta 17an Euskalduna jauregian B Venture-en hirugarren edizioa burutuko da. Espainiar Estatuko iparraldeko ekintzailetzaren biltzarrik handienean parte hartzeko aukeratu diren 24 startupetatik hamabi Bizkaikoak dira eta horrek agerian uzten du gure ekintzailetza ekosistemaren indarra.

Bugaloop, D&A Innovative Systems, Fixme, GIKLive, GPon Doctor, Innkubo Blockchain Technologies, Mercules, Muon Systems, Postwall, Solid Virtual, Stockare eta S-There Technologies enpresek gure lurraldeko startupen indar, dibertsitate eta bizitasuna erakutsiko dute. Haiekin batera Araba, Gipuzkoa, Madril, Valentzia eta Zaragozako enpresa sortu berriak egongo dira.

Finantzazioaz gain, B-Venturek aukera ematen dizu ikusgarritasuna lortzeko eta kontaktuak eta sinergiak lortzeko. Horretarako, beer programaren barruan dagoen erakus-gunean startup bakoitzak bere standa izango du eta lantegiak, hitzaldiak, bilera pribatuak inbertsiogileekin etab. izango dira.

B-Venture ekitaldia erreferentziazko puntu bat da negozio eredurako konexioak eta loturak egiteko, finantzaketa lortzeko, eta baita ere proiektu ekintzaileak eta startupak nazioartekotzeko, aukera ematen baitu talentuarekin harremanetan jartzeko eta kasu arrakastatsuei ikusgarritasuna emateko.

Bilera El Correok antolatzen du eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak babesten dute.

Xehetasunak

Hasiera:
16 urria, 2018/9:30 am
Amiera:
17 urria, 2018/7:30 pm
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorb., 4, 48011 Bilbo
Bilbao,48011
+ Google Map
View Egoitza Website
Beaz

FREE
VIEW