BVenture 2023

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

BVenture 2023

17 urria/9:00 am - 18 urria/6:00 pm

Ekainaren 30era arte zabalik dago B-Ventureren zortzigarren edizioan izena emateko epea. Ideia edo proiekturen bat martxan baduzu, El Correok sustatutako ekimen hau bizkortzeko eta inbertitzaileei aurkezteko aukera bat da. 

B-Venture garapen-etapa goiztiarrean dauden proiektuei zein aurreratuenei zuzentzen zaie. Izaera berritzailearen, bideragarritasunaren eta eskalagarritasunaren arabera, batzorde antolatzaile batek 25 finalista aurrehautatuko ditu.

Talde sustatzaileek prestakuntza-programa bat jarraituko dute. Programa horretan, negozio-eredua eta plan operatiboa berrikusiko dituzte, eta proiektuen defentsa prestatuko dute.

Beste hautaketa baten ondoren, 20 startupek finantzaketa-erronda bat hasteko aukera izango dute urriaren 17an eta 18an, B-Venturen, eta bilera pertsonalak izango dituzte inbertitzaileekin eta enpresekin. Halaber, 12 hilabeteko laguntza izango dute negozio-eredua martxan jartzeko, Euskalduna Jauregiko erakustokian stand bat jartzeko eta El Correon eta bventure.com-en ikusgai jartzeko.

Xehetasunak

Hasiera:
17 urria/9:00 am
Amaiera:
18 urria/6:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:

Egoitza

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorb., 4, 48011 Bilbo
Bilbao,48011
+ Google Map
View Egoitza Website
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA