Hackathona, ekintzailetzari eta zilarrezko ekonomiari buruzkoa. Izen-emateak zabalik!
Ekainaren 9an eta 10ean, ekintzailetzari eta zilarrezko ekonomiari buruzko hackathon bat egingo da Nagusi Intelligence Center (NIC) espazioan. Izen-emateak. NICek, 42 Urdulizek, Mondragon Unibertsitateak eta Bizkaia Talentek antolatua, topaketa honen xedea honako hau da: talentu gazteen eta berrikuntza-erronkak dituzten erreferentziazko enpresen artean lankidetza sustatzea. Kasu honetan enpresak Kaiku eta Sener dira. Erronkak bere eginez, hackathonean izena […]