Egutegia

Urt
31
az.
2018
Bizintek 2017 saria
Urt 31 @ 11:38 am – 2:00 pm

Urtarrilaren 31 arte zabalik egongo da epea Bizintek 2017 sarian izena emateko. 2017an 4.0 industriarekin lotutako gradu amaierako proiektu bat aurkeztuko duten ingeniaritzako ikasleei zuzenduta dago. 

Bizintekek bigarrenez errepikatzen duen ekimenaren helburu ingeniaritzako profesionalei laguntza ematea eta haien proiektuak agerian jartzea da.

Deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako Ingeniaritzako edozein adar, espezialitate edo gradutako ikasleentzat dago zabalik.

Lehen saria 600 € eta Bizinteken proiektua garatzeko aukera da.

 

Mar
21
az.
2018
Egurtek 2018 saria
Mar 21 @ 9:00 am – 11:00 am

Zurezko arkitektura eta eraikuntzaren Nazioarteko 7. Foroaren barruan 4. Egurtek sarien deialdia egin dute. Helburua zuraren erabilera eta sustapenean jarduera esnagueratsuak errekonozitzea da. Aurreinskripzioak martxoaren 21a arte. 

Egurtekek lehiatzeko 4 sail ezarri ditu: Eraikuntza, Interiorismoa, Produktuen diseinua eta Argitalpenak. Gainera, bertoko zurarekin egindako lanik onenari sari berezia emango zaio.

Saria 750 € eta EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako garaikurra da. Aurkeztutako lan guztiak Egurteken eta EHAEOko web orrian erakutsiko dira, foroko erakuslekuan agertzeaz gain.

Epaimahaiaren erabakia 2018ko ekainean jakinaraziko da; emanaldia urriaren 9an izango da BECen.

Ekimena Bilbao Exhibition Centrek bultzatzen du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eta  Baskegur-en laguntzarekin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren garapen eta Azpiegitura Sailaren babesarekin.

 

Eka
30
lr.
2018
BiscayAPP lehiaketa
Eka 30 @ 10:15 am – 8:00 pm

Urriaren 2tik 2018ko ekainaren 30a arte zabalik egongo da epea BiscayApp-en izena emateko, BiscayTIK Fundazioak Beaz eta Seed Capitalen laguntzarekin antolatzen duen lehiaketan. BiscayApp sariak aurkeztutako guztien arteko app onena sarituko du, hainbat irizpide aintzat hartuta.

Lehiaketan, besteak beste, kontuan hartuko dira: diseinua, erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia, funtzionalitateak, bideragarritasun ekonomiko-soziala, merkaturatzeko aukerak eta berrikuntza-maila antzeko beste produktu batzuen aldean, eta proposamenaren izaera berritzailea eta enpresa berriaren hazkunde-potentziala.

Horrez gain, beste sari batzuk emango zaizkie Bizkaiko Foru Aldundiaren plan estrategikoko lau arlo diren zilarrezko ekonomia, data intelligence, energia eta manufaktura aurreratuko aplikazio mugikor onenei.

2018ko aukeratutako proiektuak jakinaraziko dira eta urrian saritutako aplikazioak aukeratuko dira.