Infobeaz

Osatu, S. Coop – Bexen Cardio

Osatuk azken belaunaldiko teknologiak eta gailuak garatzen ditu bihotz-biriketako egoera kritikoetarako. Bexen Cardio marka komertzialaren pean egiten du. Enpresak, desfibriladoreak egiten dituen estatu mailako bakarrak, esportazio-proiekzio handia du. Salmenten %80 baino gehiago nazioarteko merkatuetara bideratzen dira. Sare horri esker, Ermuko kooperatiba txiki honek, Txinan duen aliatuaren bidez, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien eta Eroskiren eskura jarri dituen milioi bat maskara ekarri ahal izan ditu.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA