Infobeaz

LabsLand

LabsLand Deustuko Unibertsitateko spin-off bat da, eta aukera ematen die institutu eta unibertsitateei Internet bidez 14 herrialdetako benetako laborategietara sartzeko. Covid-19k gelak itxi zituenetik, doako zerbitzua eskaintzen dute. Uda arte jarraituko dute. Helburua da laborategiko praktikak funtsezkoak diren fisika, robotika edo teknologiako ikasgaien ikaskuntza esperimentala ahalik eta gehien ez etetea. 42 herrialdetako milaka pertsonak erabili dituzte dagoeneko laborategiak.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA