Infobeaz

Gestamp

Europako Inbertsio Bankuak 200 milioi euroko mailegua eman dio Gestamp enpresari, mugikortasun jasangarriaren arloan I+G+b ildo berriak bultzatzeko. Finantzaketari esker, enpresak metalak eraldatzeko teknologia berritzaileak ikertu ahal izango ditu, txasisa eta karrozeria osatzen duten osagaiak fabrikatzeko. Helburua da ibilgailu seguruagoak eta pisu txikiagokoak fabrikatzea, erregai gutxiago behar dutenak, eta, ondorioz, haien ingurumen-inpaktua murriztea; era berean, automobilgintzaren industria berreskuratzen laguntzea, hori baita pandemiak gehien kaltetzen duen sektoreetako bat.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA