beazkideak

BIAAF 2020

Dagoeneko ezagutzen dira BIAAF Nazioarteko 7. Moda Lehiaketaren 30 finalisten izenak. Ohi baino edizio konplexuagoa izan da, konfinamenduaren zailtasunengatik; hala ere, kontinente guztietako 90 herrialdetako 1262 pertsonak hartu dute parte. Moda balio kultural gisa sustatzeko eta sektoreko talentu gazteei ikusgarritasuna emateko asmoz sortu zen Bilboko lehiaketa honen nazioarteko bokazioa erakusten duten datuok. Udazkenera arte itxaron […]

Pezestudio

Pezestudio akzesit bat lortu du Egurtek 2020 sarietan DendAZ – This is Basque Design proiektuagatik. Arkitekturari, hirigintzari eta diseinuari buruzko estuio honek pozez hartzen du aintzatespen hori, haren bidez “espazioak material naturalarekin eta lokalarekin eraldatzeko gaitasuna aitortzen baita” eta DendAZ “Euskal diseinuaren erakusketarako eta topaketarako gune garrantzitsua delako”. Azkuna Zentroko beheko solairuan dago, eta erabilera eta […]

Tech friendly

Tech friendly enpresa laguntzaile gisa sartu da SEGITTUR-Berrikuntza eta Teknologia turistikoak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietate Turistiko Adimendunen Sarean. Urrats garrantzitsua da datuetan oinarritutako irtenbideak sortzen espezializatutako startup horrentzat, lurraldeei eta administrazioei gizarte-erronkak ulertzen eta horiei aurre egiteko estrategiarik egokienak hedatzen laguntzeko. Smart Citiesen proiektuak garatzen esperientzia handia duenez, bere erronken artean dago turismo-sektorean kokatzea, eta horrek […]

Berba, Kietoparao, Senstile

MassChallenge-Biscayn parte hartu duten Bizkaiko hiru startup aukeratu dituzte 4 hilabeteko bizkortze intentsiboko programa batean parte hartzeko. Berba, Kietoparao eta Senstile hainbat galbahe gainditu dituzte honaino iristeko. Lehendabizi, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen aurka. Ondoren, munduko finalera iristeko lehian zeuden nazioarteko ehunka startupen aurrean. Hautatuak izateak Houston, Suitza eta Bostongo MassChallenge taldeekin lan egiteko aukera emango die. Aurten, […]

Finanhub

Finanhub “Efma-Capgemini Financial NewTech 2020 Watchlist” zerrendan sartu dute. Hor mundu osoko 100 startup sartzen dira, “2020an finantza-zerbitzuen paisaiari forma ematen lagunduko dutenak”. Zehazki, Finanhub Wealth Management kategorian hautatu dute. FinTech hori espezializatu den arloetako bat da, eta adimen artifiziala, algoritmoak eta teknologia berriak erabiltzen ditu finantza-erakundeei neurrira egindako irtenbide automatizatuak proposatzeko. 2019an sortua, Finanhub BBF […]

Aspaldiko App

Aspaldiko App EHUko hiru ingeniarik sortutako enpresa da, Covid-19aren deseskaladaren ondorioz. Haren lehen proiektua, Yet Plan, taberna, denda, liburutegi, hondartza eta abarren edukiera “berria” kudeatzen laguntzen duen aplikazio bat da. Haren helburua normaltasunera itzultzea bultzatzea da, establezimendu horiei laguntzea, baita jendeari gauzak erraz jartzea ere, ilarak saihestuz. Doakoa, intuitiboa eta erabiltzeko erraza, nahikoa da erregistratzea, […]

Lookiero

Tracxn startups azelerazio plataformak Lookiero “Soonicorn Club 2020: Top tech startups in Spain” rankingean sartu du. Horrela, enpresa bilbotarra Estatuko 10 startup teknologiko baloratuenetako eta etorkizun handienetakoa dutenen artean sartun du. Aukeraketa egiteko, Tracxnek merkatuaren tamaina, inbertitzaileen parte-hartzea, exekuzioaren bikaintasuna eta hautagaien etorkizuneko hazkunde-aurreikuspenak aztertu ditu. Lookieroren ustez, aitorpen horrek “enpresaren eta bere talde handiaren […]

Egoin

Renzo Pianok Parisko Abokatuen Elkargoaren egoitza berriaren eraikuntzan parte hartzeko aukeratutako euskal egur enpresetako bat da Egoin. Grupo Gamizekin batera, nagusiki kristalez egindako eraikin baten zurezko soluzioak (urkia) fabrikatzeaz arduratu dira, eta bertan, arkitekto italiarraz ari garela, jasangarritasuna funtsezko faktorea da. Natxituako enpresak bere DNAren oinarriak zeintzuk diren erakutsi ahal izan ditu, erreferentzia izatera deitua […]

Ingenersun 

Automobilgintza sektoreak dituen zailtasunak gorabehera, Ingenersun-ek Nissan eta Fagor Ederlanekin kontratuak ixtea lortu du. Prozesu industrialen automatizazioan espezializatuta, enpresak dagoeneko proiektatzen ditu bi konpainientzako freno-diskoak margotzeko linea robotizatuen eta disko-arrakalak kontrolatzeko makinen diseinua eta fabrikazioa. Gainera, Ingenersunek Bin Picking-en proiektuetan lan egiten jarraitzen du SAS Interior Modules bezalako enpresentzat. Adibide horiek erakusten dute automobilgintzaren sektoreak […]

Innitius

EITHealthek Innititus hautatu du Headstart 2020 programan parte hartzeko. Horri esker, Fine Birthen garapena bizkortu ahal izango dute. Diagnostikorako tresna berri horri esker, garaiz, modu zehatzean eta kostu gehigarririk gabe bereizi ahal izango dira benetako erditze goiztiarra eta erditze goiztiarraren mehatxua (TPL) eta azken horren kudeaketa hobetu. TPL da jaiotza aurreratuen % 45 eragiten duena, […]

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA