Artisau eta diseinugileen arteko lankidetza jardunaldiak
Bizkaia eskutik ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek sustatzen dute Bizkaiko artisauen eta diseinugileen artean lankidetza bultzatzeko. Helburua zenbait produktu sortzea da, lehiakorrak eta bisitarientzat erakargarriak, lurraldearen nortasunari lotutako ezaugarri propioekin eta salmenta-gune ospetsuetan saldu litezkeenak.
Martín Azúa industria diseinugileak zuzenduko dituen jardunaldi/lantegiez gain, Lucía Castro eta Josep Vila Capdevilaren hitzaldiak ere izango dira.
Parte-hartzaileak: Diseinu eta artisautzaren arlora hurbildu nahi duten Bizkaiko artisauei eta diseinugileei zuzenduta dago.
Filosofia: Objektu tradizionalek bizi estilo bat ordezkatzen dute, kultura nortasuna; baina tradizioa bilakatuz doa, irauten duten gauza onak gaurkotu eta hobetu egiten dira. Lantegietan produktu garaikideetarako inspirazio-iturri izan daitezkeen objektu tradizionalak daudela ohartuko gara. Garatuko diren objektuak euskal kulturaren, eta bereziki Bizkaikoaren, zenbait balio eta ezaugarri turista eta bisitariekin partekatzeko era bat izango dira.
Metodologia: Diseinugile eta artisauen trebetasunak desberdinak baina osagarriak dira, eta denak dira garrantzitsuak proiektu on bat garatzerakoan. Lankidetza hasieratik bertatik egongo da da, proiektu partekatua izango da. Artisau eta diseinugileen arteko lantaldeak sortuko dira eta, Martín Azúaren tutoretzapean, kultura eta merkataritza alderdiak kontuan izango dituen proiektua burutuko da.
Jardunaldien eduki eta jarduerak honelakoxe lankidetza mota honi egokitutako diseinu-prozesu bati dagozkio.
Egutegia: Egitaraua 4 jardunalditan burutuko da, ostiraletan, 9:30etik 13:30era. Halaber, lantegietan egindako proiektuen erakusketa egingo da denak amaitu ondoren.
* Aukeratuak izan ez diren artisau eta diseinugileek lau hitzaldietan parte hartu ahalko dute. Soilik hitzaldietara joateko inskribatzeko aukera ere egongo da.