

LEHIAKORRAGO ETA IRAUNKORRAGO
ETORKIZUNA
“Bizkaia Enpresa topaketaren” 14. edizioa iritsi da: Bizkaiko enpresa-sarearen erronka eta aukerei heltzeko gunea.
Aurten, ekitaldiak trantsizio berdean jarriko du arreta, ekonomia jasangarrirako duen ibilbide-orrian eta ETE-entzat sortzen dituen aukeretan, gure lurraldeko enpresa-sarearen % 96 baitira.
BEAZek antolatuta, topaketa honen helburua da Bizkaiko Foru Aldundiaren, enpresen eta ekintzaileen arteko lotura indartzea, eta nabarmentzea etorkizun lehiakorrago eta jasangarriago baterako aldaketa hori lideratzeko eskura dauden laguntzak.
TRANTSIZIO BERDEA
Enpresa-eredu iraunkorren aldeko aldaketa, deskarbonizazioa eta berrindustrializazio ekonomikoa uztartzen dituena, Europako garapen iraunkorra gidatzen duen eta Bizkaiko enpresentzat aukera berriak irekitzen dituen estrategian oinarrituta.
ERRONKA BERRIAK
LEHIAKORTASUN IRAUNKORRA
Prozesu eraginkorrak bermatzeko eta ingurune global aldakorrean baliabide jasangarriak eskuratzeko estrategiak.
Izena eman
Interesdunak baimena ematen dio antolatzaileei, bere datu pertsonalak tratatzeko, 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian ezarritako baldintzetan, honako helburu hauekin: Bizkaia Enpresa ekitaldian (aurrerantzean ekitaldia), erregistratzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea, eskatutako dokumentazioa bidaltzea, hala badagokio, informazio gehigarria edo eskabidean emandako informazioari buruzko argibideren bat eskatzea, bai eta galdetegiak eta inkestak bidaltzea ere, parte-hartzaileen gogobetetasun-maila ezagutzeko eta gure ekitaldi/jardunaldien kalitatea hobetzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, jo tratamendu-jardueren erregistrora. Gainera, honen bidez jakinarazten da balitekeela ekitaldian antolatzaileei komunikazio-plataformetan sustatzeko helburuarekin argazkiak eta bideoak egitea, eta horren kontra egiteko eskubidea egikaritu daitekeela horretarako gaitutako bitartekoen bidez. Nolanahi ere, parte-hartzaileek aukera dute beren eskubideak egikaritzeko, eta horretarako idazki bat aurkeztu beharko dute legezko jakinarazpena eta pribatutasun-politika izeneko atalean azaltzen diren bitartekoen bidez.













