Beazen jarduerak

Uzt
28
ol.
Artechek Artphoto-ren beste deialdi bat egin du
Uzt 28 @ 8:48 am – Urr 31 @ 2:00 pm

Urriaren 31 arte zabalik egongo da epea Arteche taldeak hirugarren aldiz antolatzen duen Argazki eta bideo lehiaketan parte hartzeko. Helburua elektrizitatearen erabilera eta inpaktua hobetoen azaltzen duten lanak saritzea da. 

Lehiaketa doanekoa da eta edonork eman dezake izena.

Artphotok lau sail ditu: Bizitza eta elektrizitatea, azpiegitura eta ekipamendu elektrikoak; Arteche produktuak eta Arteche bideoa.

Epaimahaiaren erabakia azaroaren 30ean argitaratuko da.

Ira
4
al.
Emprendedor XXI saria
Ira 4 @ 6:43 am – Urr 18 @ 8:00 pm

Azaroaren 3a arte zabalik egongo da epea hautagaiak aurkezteko Caixa Capital Risc eta Enisa-k ematen duten Emprendedor XX  sariketan. Helburua “hazteko aukera gehien duten enpresa berritzaileak identifikatzea, errekonozitzea eta laguntzea da”. Spri Taldeak Euskadiko lurralde-saria koordinatuko du.   

Sariaren hamaikagarren edizioa, jardunean hiru urte baino gutxiago egiten duten negozio oso berritzaileei zuzenduta. Orain arte 5 210 enpresak eta 257tik gora enpresari, inbertsiogile eta ekintzailetzari lotutako erakundeetako ordezkarik parte hartu dute.

2017ko de¡aldiak ia 490000 euro banatuko ditu saritan, lurraldeko lehiaketen eta deialdiko 5 sailetan dauden sarien arten banatuta. Gainera, bekak emango dituzte enpresen hazkundeko nazioarteko programetan parte hartzeko, Erresuma Batua, Israel eta Estatu Batuetan.

2018ko lehen hiruhilekoan lurralde sariak banatuko dira. Azken fasea martxoaren erdialdean izango da Bartzelonan.

 

Ira
21
og.
AzPlay Q3
Ira 21 @ 8:26 am – Urr 21 @ 10:00 pm

Ezagutu ezazu Euskadiko bideo-jokoen sektoreko berriak irailaren 21ean Azkuna Zentroan burutuko den AzPlay Q3 bilkuran. Sarrera dohainik da, aurretik izena emanda.  

Jardunaldian bertoko garatzaileek eta bideo-jokoen industriako zenbait arlotako adituek parte hartuko dute, besteak beste Arturo Monedero, Mikel Calvo eta Raúl Rubiok. Gainera, abenduaren 28tik 3ra izango den 8. AzPlay lehiaketaren nobedadeak aurkeztuko dira.

Gogora ezazu zeure proiektua nazioarteko lehiaketara aurkeztu nahi baduzu  epea irailaren 14a arte egongo dela zabalik.

Ira
29
ol.
Serifalaris 2017
Ira 29 @ 9:47 am – Ira 30 @ 10:47 am

Marina Goñi-k eta Freskue-k berriro gonbidatzen gaituzte Serifalaris-era.  Getxoko bilera honen helburua, hitzaldi eta lantegiekin “diseinua eta tipografia maite dutenek” elkar ezagutu, elkarrekin jardun eta lanbidearen hainbat ikuspegi ikus ditzatela da.  Sarrerak salgai daude.

Hitzaldi-egitarau honek harritu egiten du urtero bere maila eta aniztasunarengatik eta, hasieratik Serifalaris-en ezaugarria izan de hurbiltasun  eta izaera informalarengatik.

Aurtengo edizioa, nobedade bezala, diseinu-bulego baten eguneroko lanean interesgarriak diren maisu-eskolekin osatzen da.

Topaketak Beaz eta Estudios Durero-ren babesa du.

Urr
5
og.
Jornada Pitch&pintxo de Tecnalia con el equipo de Google Cloud
Urr 5 @ 1:00 pm – 2:00 pm

Urriaren 5ean Tecnaliak Pitch&pintxo jardunaldia antolatuko du Beazen,   “Zure negozioaren arrakastarako bidea Google Cloud-ekin” izenburupean. Izen-ematea  

Bileran Google Cloud-eko lantalde batek plataformak enpresa, startup eta antolakundeei eskaintzen dizkien aukerak azalduko ditu. organizaciones. Horietako bik, Elector eta Cener Energia berriztagarrien Zentroak produktu eta zerbitzuen erabiltzaile bezala izan duten esperientzia azalduko dute. Pitcharen ondoren pintxoak eta networking saioak izango dira.

Jardunaldia, Tecnaliak Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Foru Sailaren laguntzarekin bultzatzen duen Entrepeneurs’ Club ekimenaren barruan dago.

Urr
17
ar.
24 startupek beren proiektuak defendatuko dituzte 2017ko B-Venturen
Urr 17 @ 1:00 pm – Urr 18 @ 2:00 pm

Urriaren 17 eta 18an Euskalduna jauregian B-Venture-en bigarren edizioa burutuko da. El Correok antolatu eta, besteak beste, Bizkaiko foru Aldundiak babesten duen finantziazio-foro honek aukera emango die 24 sortuberriri beren ideiak inbertsiogile garrantzitsuen aurrean azaltzeko. 

Aurkeztutako proiektuen kalitatea dela-eta, aurten aurreikusitako baino lau enpresa gehiago aukeratu dira. Horien artean zenbait sektore, heldutasun eta jatorritakoak dira baina Bizkaian sortutakoak dira gehiengoa.

Foroa hasi baino lehen denek izango dute aukera Deustuko Unibertsitateak startupak trebatzeko plan batean parte har dezaten eta foroan bertan standa edukiko dute beren ideiak inbertsiogileei azaltzeko.

Finantziazioa, bezeroak eta ikusgarritasuna behar duten proiektu berritzaileak era bat da eta aktiboki parte hartzen dute Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Beaz eta Seed Capital beer sozietate publikoek.

Parte hartzen duten enpresak

ArrecifeSystemsBlackbinderBibooBikesBinariaDigitalBrightvibesCreativiTICDecidataExoviteHatcookKarma Technologies, Kimet SportMicolet, Naiz Bespoke, Sat Baterías, Software LOPDSwiftFlatsTalleratorTaskia Market, Transporter, VelitesSport,  Weereel, WikiOpps, WIMyKids, eta Yubiup.