Infobeaz

Taldekako Mentoringaren 2. deialdia

Duela 9 hilabete erabaki genuen Bizkaia Mentoring Network sarearen zerbitzuak zabaltzea, taldekako mentoring aldaera erantsiz. Lehenengo edizioa amaitzear dagoela, bigarren deialdia antolatzeko lanean ari gara.

Mentore-talde zabal eta osagarriak eratu nahi ditugu. Bi arrazoirengatik: zuetako zenbat eta profesional gehiagok parte hartu, zehatzagoa izango da enpresekin egindako egokitzea; ikuspegiak zenbat eta dibertsoagoak izan, aberatsagoa izango da prozesua.

Horregatik, buletin honen helburu nagusia mentore-taldean parte har dezazuen gonbita egitea da. Aztertze-saioen datak azaroaren 7a eta 25a izango dira. Bilerak Beazen izango dira, 8etatik 14etara, eta ez da beharrezkoa jardunaldi osoan egotea. Bizkaia Mentoring Network zuen aukeretara egokitzen da.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA