Infobeaz

Bilbo, BasqueEcodesign Meeting 2014 topaketaren egoitza

basque-eco1

Azaroaren 17an, Basque Ecodesign Meeting izeneko topaketa egingo da Euskalduna jauregian. Topaketa horretan nazioartean ekodiseinua sustatzen duten adituak, enpresak eta erakundeak bilduko dira. Ihobe eta BasqueEcodesign Center dira ekitaldiaren antolatzaileak.  

Topaketaren helburu nagusietako bat, besteak beste, ekodiseinuari buruzko Europako arautegi berria, arlo horretako azken esperientzia aipagarriak eta epe ertainerako joerak aurkeztea da.

Bereziki, eta Euskal Herriari dagokionez, BEM’2014 topaketa hau Euskal Herriko enpresek azken bi urteotan ingurumenaren (eta negozioaren) alorrean abian jarri dituzten eginera egokiak bistaratzeko agertokia izango da.

Inskripzioak

Beaz

FREE
VIEW