Infobeaz

BFAren laguntzak – Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza

2020ko ekintzailetza eta berrikuntza sozialeko programa deialdiak irekita jarraitzen du. Eskaerak egiteko epearen amaiera, apirilaren 23rako aurreikusia, etenda geldituko da larrialdi egoera amaitu arte.

Ekonomi Sustapen eta Gizarte Ekintzako foru sailek elkarrekin bultzatuta, laguntza horren helburua da gizarte arloko enpresa proiektuak indartzea.

Proiektua definitzeko lehen faseetatik enpresa azkartu arte, zure enpresa-proiektuaren garapen- eta hazkunde-etapa guztiak programa honek babesten ditu, eta hiru jarduera-arlo bereizten ditu:

  1. Gizarte-proiektu berritzaileak identifikatzea eta baliozkotzea
  2. Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea
  3. Enpresa-proiektu sozial berritzaileen hazkundea eta eskalagarritasuna

Foru-laguntza honen kudeaketan erakunde laguntzailea zarenez, Beazen zure proiektua baliozkotzen lagunduko dizugu.  Gure babesa duzu.

Alarma-egoeran irekitako izapide guztietarako epeak automatikoki luzatzen dira. Eskabideak, justifikazioak, dokumentazio-errekerimenduak, alegazioak, errekurtsoak … aurkezteko epeei eragiten die.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA