Infobeaz

BFAren laguntzak – Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana

Apirilaren 8ra arte zabalik dago Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen duen Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Planari dagokion eskabidea egiteko epea; epealdi hori apirilaren 8an amaituko da. 

2i plana 5 eta 100 langile bitartean dituzten Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzat pentsatuta dago. Lehiakortasuna hobetu nahi duten enpresei zuzenduko zaie, enpresako edozein arlotan berrikuntza dakarten proiektuak eginez, bai eta teknologikoki aurreratuak diren inbertsioak eginez ere. Programa honek 100.000 eurorainoko laguntzak emango ditu.

Programaren beste ezaugarrietako bat da Europako epe luzeko inbertsio-fondoekin (EELIF) koordinatutako mekanismoak dituela, diru-laguntza jaso duten berrikuntza teknologikoaren arloko proiektuak finantzatzen laguntze aldera.

Beazek laguntza hau kudeatzen laguntzen du. Gure talde teknikoa bertan izango duzu zure proiektua kontrastatzeko!

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA