Infobeaz

Beazen zerbitzu berria – inbertsio-txandak startupentzat

Beazek abian jarri du startupei inbertsio-txandetan gaikuntza emateko zerbitzu berria, startupek eskura dituzten finantza-baliabideak ezagutzea errazteko.

Baliabide ekonomikoak bilatzea da enpresa sortu berrien kezka nagusietako bat. Hala da sortu aurreko unetik, eta halaxe izango da hazkunde osoan zehar.

Ekintzaileei alderdi kritiko horretan laguntzeko, Beazek zerbitzu bat abiarazi du hurrengo helburuak lortzeko:

  • Bizkaiko startupen hazkundea eta iraunkortasuna bermatzea.
  • Finantzaketaren bilaketan arrakasta izateko tresnak ematea.
  • Agente inbertitzaileei sarbidea erraztea eta haien aurrean ikusgarritasuna ematea

Lehen ekintza gisa, Beazek “Finantzaketa-txanda: prest al dago nire startupa?” gida aurkezten du, eta 20 startup parte hartzen duten prestakuntza-programa bat : AquaDat, Ariadna Instruments, Arctic Sea, Arrecife Energy Systems,Ā  Bromalgae, Biometriks Health, HodeiCloud, Grabit, Godana Analytics, Kaytek Digital Business, Mikrobiomik, Motmo.pro, Noismart, OnTour Up, Quest Biotek, Safybox Deliberty, Suprasys, Ubyko, Veltis Data, eta 5&1 Health Innovation.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA