Infobeaz

BIOK! Maier S. Coop erronka – proposamenak aurkezteko epearen amaiera

MAIER S.Coopek berrrikuntza irekiko erronka bat plazaratu du BIOK! plataformaren bidez. Argiztapen anbiental aurreratua eta elektronika malgua dira gako-hitzak desafio honetan eta konponbideak ekainaren 9ra arte bidal daitezke.

Hona hemen helburua itzez-hitz: Nola integratu teknologia emergenteak plastikozko injekzio-prozesuan automobilaren barruko ingurumen-argiztapena hobetzeko eta, horrela, erabiltzaileen segurtasuna handitzeko? 

Eta testuingurua, ibilgailuen barruko argiztapena estetika kontua baino askoz gehiago delako ebidentzia. BMWk eta Ilmenauko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, ingurumen-argiztapenak erabiltzaileen segurtasuna handitzeko ahalmena du, baita estetika eta erosotasuna hobetzekoa ere, ibilgailuaren barrualdearen, erabilitako materialen eta diseinuaren pertzepzio espaziala areagotuz.

Etorkizunean ibilgailuek ingurumen-argiztapen adimenduneko sistema bat izango dutela aurreikusten da, erabiltzailearen eta ibilgailuaren arteko elkarrekintza osoa ahalbidetuko duena, eta hori garatzeko bidean dauden teknologia elektronikoak (IME, IMD…) sartzean datza.

MAIERen helburua elementu elektronikoak osagai plastikoetan integratzea ahalbidetuko duen teknologia garatzea da, eta BIOK! erronkaren helburua, berriz, zinean elektronikaren diseinuari heltzeko gida bat egitea.

Erronkaren zati bat edo osoa ebazten laguntzen duen proposamena duen edozein ekintzailek, startupek, ETEk, zentro teknologikok edo unibertsitatek parte har dezake. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren -ekainaren 9an, 24etan- ebaluazio-prozesuari ekingo zaio. Beaz eta MAIERen analisia gainditzen duten proiektuek In factory innovation trip programan parte hartuko dute, kokreazio tailer bat kooperatibako taldeekin, uztailaren lehen hamabostaldian.

Uztailaren 21ean iragarrita dago zein startup izango den irabazlea. Ordutik aurrera eta sei hilabeteko epean, MAIERekin batera bere soluzioaren proiektu pilotu bat garatuko du, 15.000 €-tik beherako balioarekin.

Informazio-jardunaldia maiatzaren 11n

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA