Infobeaz

BFAren laguntzak – Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza

Maiatzaren 12ra arte zabalik egongo da epea Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen duen Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzako Foru Programan eskaerak egiteko.

Aurten birbideratu egin da. Programak gizarte-ekintzailetzako proiektu baten garapen- eta hazkunde-etapa guztiak babesten jarraitzen du, baina jarduera-eremu berri bat txertatzen du, eta proposatutako konponbideak zein eremutara mugatu behar diren zehazten du: ingurumena, zahartze aktiboa, osasuna eta gizarte-ongizatea. dira lau jardun-arloak:

  • Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileen kontrastea
  • Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileak garatzea
  • Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak sortzea eta abian jartzea
  • Gizarte-erakundeentzako enpresa-proiektu sozial berritzaileak

Dirulaguntza hori eskuratu ahal izango dute bai gizarte-enpresa berriko proiektu bat duten pertsona fisikoek, bai lehendik dauden enpresek eta gizarte-erakundeek, bai azken horiek ordezkatzen dituzten erakundeek.

Foru laguntza honen kudeaketan erakunde laguntzaile bezala, Beazen zure proiektua zurekin kontrastatu eta aztertzen dugu. Gure laguntza izango duzu!

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA