Infobeaz

Itsas sektoreak World Maritime Week ekitaldian izango du hitzordua martxoaren 21etik 23ra

World Maritime Weekek itsas-sektore osoa bilduko du BECen, martxoaren 21etik 23ra. Sektorearen Europako erreferentziazko topaketetako bat da bi urtetik behin egiten den hitzordu hau. Indartuta itzuli da, aldi berean bost kongresu egingo baitituzte. Itsasoa izango da kongresu horien ardatz nagusia.

Doako izen-emateak Erakusketa-gunerako.

Izen-emateak Hitzaldietarako.

Ontzi-industriaren sektorea Sinaval kongresuan bilduko da; ekitaldi beteranoa da hau eta aurten 24. edizioa egingo dute. Arrantza-sektorea Eurofishing foroan bilduko da, eta portuetako berritasun eta azken teknologia guztiak FuturePort ekitaldian partekatuko dituzte. Dagoeneko tradizionalak diren topaketa horiez gain, Ocean Energy Conference kongresuaren bigarren edizioa egingo dute, eta olatu-energian eta marea-energian adituak diren pertsonak bilduko dira bertan. Oil&Gas Conference foroa ere egingo dute, eta petrolioarekin eta gasarekin lotutako alderdi guztiak landuko dituzte bertan, upstream eta downstream alderdien barruan.

Sektoreen arteko elkarrekintzari dagokionez, aurreko edizioetan bezala, World Maritime Weeken elementu estrategikoetako bat B2B programa izango da, profesionalen arteko harreman zuzena ahalbidetuko duena. Programa horren barruan, hitzartutako elkarrizketak egingo dituzte gonbidatutako erosleen eta erakusketarien artean. Hala, beharrezko negozio eremu bat izango da, erosleen eta hornitzaileen artean informazioa partekatu ahal izateko.

Iaz World Maritime Weeken hirugarren edizioa izan zen, eta 17 herrialdetako profesionalak etorri ziren. Hain zuzen ere, ekonomia urdinaren alderdi guztietako adituen konferentzietara eta foro honen gainerako espazioetara etorri ziren profesional horiek. Ehun erakusketarik haien lana erakutsi zuten edizio horretako erakusketa eremuan, eta FINE sarien galako afari tradizionala ere egin zuten. Itsas-sektoreko enpresen eta partikularren ahalegina aitortzen dute sari horiek.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA