Infobeaz

Esker ON 2023 – Bizkaiako haziak

Duela bi urte erabaki genuen gure urteroko topaketan aintzatespena adieraztea pandemia bete-betean, pandemiaren eragina gutxitzeko eta aurrera egiteko asmoz, beren aletxoa jarri zuten enpresei. Halaxe sortu ziren Esker ON sariak.

Sari puntual batzuk izatea zen asmoa, baina zuen konpromisoa eskertzeko ideiak harrapatu egin gintuen eta sariok luzatu egin ziren.

Hitzordu hori prestatzen eta ekintza-motak zehazten hasi ginenean konturatu ginen oso mugatzailea eta gure ikuspegitik haraindikoa izan zitekeela. Beazek 40 urte daramatza zuetako bakoitzaren lanaren eta ahaleginaren lekuko izaten. Zuen sendotasun, irmotasun eta erresilientziaren lekuko izaten. Bizkaia eraikitzeko eta aberasteko egiten duzuen lanaren lekuko izaten.

Baten batek esan zuen haritzei buruz hitz egiten ari ginela zirudiela. Eta hemen eta hor haritzak ereiten laguntzea erabaki genuen. Bizkaia harizti batean bilakatzea. Esker ON sariei amaiera ematea, Bizkaian lan egiten duzuen enpresa eta ekintzaile guztiei aintzatespen orokor bat emanez, lurraldearen euskarria eta etorkizuna zaretela erakusteko.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA