Infobeaz

Bizkaia Enpresa 2023

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, bere lurralde-ikuspegia partekatu du Bizkaia Enpresa topaketaren hamabigarren edizioan BECen bildu den enpresa-sarearekin.

Bertan Rementeriak jokatzeko esparru global honetan, erronka globalen aurrean eta beste hiri eta eskualde batzuekiko lehia zuzenean Bizkaiak lehiakor izaten jarraitzeko dituen erronka handiak identifikatu ditu. “Bizkaiak eredu berritzaile baterako living lab bihurtu behar du. Lurralde erakargarria ideientzat, proiektuentzat, inbertsioarentzat eta talentuarentzat. Martxan dauden eraldaketa handi hauek hartzeko prestatuta dagoen lekua: Munduari lotutako lurraldea. Ezagutzarekin, teknologiarekin, azpiegiturekin eta ezinbesteko lankidetza publiko-pribatuarekin. Eta talentuarekin. Batez ere, talentuarekin”, deskribatu du Ahaldun Nagusiak.

Unai Rementeriak azaldu duenez Bizkaiko Foru Aldundiak dagoeneko eman ditu lehen urratsak, enpresa-sarearekin eta arlo akademikoarekin lankidetzan, talentuarekiko itun handi bati ekiteko; proiektu honen helburua merkatuak eskatzen dituen profilen eta profesional kualifikatuen eskaintzaren arteko aldea murriztea da. Eta arlo horretan ahalik eta gehien inplikatzeko eskatu die enpresei. “Gai honek ez du epe luzeari buruz hitz egiteko aukerarik ematen. Presazkoa da. Dagoeneko indarrean daude talentua erakartzeko eta hemen mantentzeko hainbat neurri eta pizgarri fiskal. Zuei, enpresei, talentua fitxatzen laguntzeko. Eta, aldi berean, abian ditugu gure tokiko talentua prestatzen jarraitzeko programak eta bekak. Nik bakarrik eskatzen dizuet erronka hau gainditzeko aurrera elkarrekin egiteko. Ezinbestekoa da ekoizpen-sare osoaren inplikazioa. Hizpide dugun talentu hau etorkizuneko Bizkaia marraztuko duten profesionalak dira. Datozen erronkei helduko dietenak eta garai berriek ekarriko dituzten ziurgabetasunak maneiatu beharko dituztenak”, ziurtatu du.

27 milioi euro 1.000 enpresari laguntzeko

Beste alde batetik, Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Ainara Basurkok, azpimarratu du bere sailak eraldaketa nagusiekin bat Bizkaia ekonomia berritzaile bihurtzeko inbertsioen bultzadari eusten diola eta gogorarazi du ekitaldi honetako aurrekontuak azpiegitura eta proiektu estrategiko handiak indartzeko partidak mantentzen dituela: BAT ekintzailetza aurreraturako eta nazioarteko konektibitaterako; AICren laugarren fasea, etorkizuneko mugikortasunerako; Energey Inteligence Center, energia-trantsizioaren buru izateko; 42, profil digitalen prestakuntzarako, edo NIC, silver economy-ren inguruko aukera berriei heltzeko.

Gainera Ekonomia Sustatzeko Sailak aurrekontuko 10 eurotik 7,5 euro Bizkaiko sektore eta eskualdeetako ekintzaileei eta enpresei zuzendutako dirulaguntza eta zerbitzuetarako bideratuko ditu aurten. 27 milioi euro itzuli beharrik gabeko laguntzetara bideratuko dira, kasu honetan bi berrikuntza nagusirekin: errepideko garraioari zuzendutako programa berri bat eta ingurumenaren, ekonomia zirkularraren edo zahartze aktiboaren arloko erronkei heltzen dieten proiektuetarako den gizarte-eragineko programa berritu bat. “Laguntza-programen bidez Bizkaiko hainbat sektoretako ETEen 1.000 proiektu baino gehiagori laguntzea espero dugu. Eta eskualdeetako eta sektoreetako eragileen laguntzarekin, programa, zerbitzu eta proiektu guztien kapilarizazioa hobetzea itxaroten dugu, 5.000 enpresa baino gehiagotara iritsiz. Bizkaian enpresa berritzaile gehiago eta gehiago behar ditugu”, adierazi du Basurkok.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA