Infobeaz

Barne-ekintzailetza eta berrikuntza negozio-ereduetan zerbitzuaren 2. edizioa

Barne-ekintzailetza eta berrikuntza negozio-ereduetan Beaz zerbitzuaren beste deialdi bat abiarazi dugu. Martxoaren 16an antolatutako online mintegiaren egunean hasiko da izena emateko epea, eta hilaren 31n itxiko dugu.

Zerbitzua merkatuko aukera berriak identifikatu nahi dituzten enpresa txiki eta ertainei (ETE) zuzenduta dago, hain zuzen gutxienez 10 langile dituztenei eta jarduera industriarekin, garraioarekin, turismoarekin edo handizkako merkataritzarekin lotutako zerbitzuetan oinarritzen dutenei.

% 100ean finantzatuta, proposamen honek gutxienez bi hilabeteko eta gehienez urtebeteko iraupena du, eta hiru fasetan banatzen da.

Lehenengoan (apiriletik maiatzera), 30 enpresak online-ko lau tailerretan parte hartuko dute. Tailer horietan, zeharkako ezagutzak eskuratuko dituzte, ekintzailetza-gaitasuna indartzeko.

Horietako 7k bakarrik jarraituko dute bigarren eta hirugarren etapetan (ekainetik urrira) gaitzen. Fase horietan, beren negozio-eredua berritzeko aukera-eremuak identifikatu eta lehenetsiko dituzte eta potentzial handiena duena hautatuko dute.

Prozesu osoan zehar, negozio-ereduetan espezializatutako aholkularitza estrategikoko enpresa baten laguntza izango dute.

Autoebaluaziorako galdetegi batek eta elkarrizketa batek zehaztuko dute zein zazpi ETEk hartuko duten Ariadna GridHIBlabOsatuUraldiVersa HomeZabalandi eta Zunibalen lekukoa, zerbitzuaren lehen edizioan parte hartu duten enpresena, alegia.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA