Infobeaz

Urteroko Bizkaia Orekan Sakonduz topaketa

Abenduaren 14an, BECeko auditoriumean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek lurralde-lehiakortasuna eta -oreka sustatzeko sortutako Bizkaia Orekan Sakonduz topaketa ospatuko da

Aurten ere, Unai Rementeria ahaldun nagusia eta Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko saileko diputatua Bizkaia Orekan Sakonduz sarea osatzen duten eragileekin bilduko dira: sustapen ekonomikoko agentziak, lehiakortasun-arloan lan egiten duten eragile pribatuak eta erakundeak, ezagutza-zentroak, lanbide-heziketako zentroak…

Topaketaren helburuak honako hauek dira: guztiek hartutako lankidetza-lanare-kiko konpromisoa indartzea, aurten egindako jardueraren garrantzia azpimarra-tzea –740 enpresa baino gehiago inplikatu dira– eta Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko 2023ko programa aurkeztea.

Gainera, bi mahai-inguru egongo dira. Bertan, ETEen eraldaketa digitalaz eta es-kualde bakoitzeko indargune sektorialetan oinarrituta lehiakortasuna hobetzeaz hitz egingo da. Erakusketa bat ere egingo da. 16 ekimen berezi erakutsiko dira, zeinak gaiaren, inplikatutako kolaboratzaile kopuruaren edo maila anitzeko gober-nantzaren eredu izateagatik hautatuko diren.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA