Infobeaz

EgokINN: Ekonomia Zirkularreko moduluan izena emateko epea zabalik dago

Abenduaren 15etik urtarrilaren 20ra arte ekonomia zirkularreko moduluan izena emateko epea irekita egongo da, EgokINN zerbitzuaren barruan. Prestakuntza aurreratuko programa bat da, eta Beazek sustatzen du Bizkaiko ETE-ei eraldaketa digitalak eta berdeak dakartzan negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzeko. 

Programa hori doakoa da eta Trantsizio Digital eta Berderako foru programaren babesa jasotzeko aukera izan dezaketen proiektuak dituzten Bizkaiko enpresei zuzenduta dago.

Datorren urtarrilaren 25ean ekonomia zirkularreko moduluari ekingo diogu. Guztira hiru saio izango dira, eta hainbat gai jorratuko dira, hala nola: Nola bihur daiteke ekonomia zirkularra nire negoziorako lehia-aukeran? Zeintzuk dira erakunde gisa gainditu beharreko oztopo nagusiak etorkizuneko balizko eskakizunei aurrea hartzeko? Nola hobetu dezaket ingurumen-jarduna ekonomia zirkularrari esker?

Lehenengo bi saioak Beazen* izango dira, eta 2,5 ordu iraungo dute. Lehenengo saioan izena emandako ETE guztiak sartuko dira, eta bigarrenean, aldiz, EgokINN filosofiarekin hobekien bat datozenak. Azken saioa banakakoa izango da, parte hartzeko hautatutako enpresen instalazioetan (12 enpresetatik 5etan) egingo da. Laguntza pertsonalizatua emango da, batetik, hobekuntza-puntuak identifikatzeko eta, bestetik, ekintza-plan pertsonalizatua definitzeko.

*Beaz. Sabino Arana 8. Bilbo

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA