Infobeaz

Abian da Startup Wise Guys SaaS Bilbaoren lehen edizioa

Startup Wise Guys, Beaz eta Seed Capital Bizkaiak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, nazioarteko startupak bizkortzeko programa bat jarri zen abian Bizkaian. Dagoeneko badakigu nortzuk izango diren Startup Wise Guys SaaS Bilbaoren lehen edizioko hamalau protagonistak. 

Honako hauek izango dira protagonistak: Aboard (Kanada), Digicust (Austria), ERG Controls (Turkia), Phaseinvest GmbH (Alemania), Iftrue (AEB); Estoniako Adminix, Anyflexo, Heavnn, Pinghome eta RapidWorks; Britainia Handiko Audemic, Smart Kiwi, Smart Bill eta Bilboko Nymiz.

Guztiek amankomunean dute B2B SaaS startupak direla, 4.0 industria-ikuspegia dutela, prototipo/MVP egiaztatu bat daukatela eta nazioarteko hazkundera bideratutako negozio-eredu bat daukatela.

Beren proiektua hazten eta eskalatzen laguntzeko, bost hilabetez azelerazio intentsiboko programa bat jarraituko dute. Programak BAT B Accelerator Tower-en online trebakuntza eta aurrez aurrekoa uztartuko ditu. Bertan, beren negozio-eredua eboluzionatzen, emaitza komertzialak handitzen, finantzaketa behar bezala egituratzen… ikasiko dute. Gainera, inbertsioa jasoko dute eta SWGren inbertitzaileen eta VCen sarean sartuko dira.

Prestakuntzari esker, gainera, Bizkaiko ekintzailetza- eta enpresa-ekosistema gertutik ezagutu ahal izango dute, ezagutzera eman ahal izango dira, eta, agian, parte-hartzaile batzuek adierazi duten bezala, haien merkataritza- eta produktu-oinarria bertan ezarriko dute.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA