Infobeaz

BAT, B Accelerator Tower, ireki da Bizkaia Dorrean

B Accelerator Towerrek ateak zabaldu ditu Bizkaia Dorrean. Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroak “gure enpresa-ehunean berrikuntza bultzatzeko” eta “enpresa-balioa sortzeko” jaio den proiektuari atxikita dauden 220 erakunderekin baino gehiagorekin ibilbidea hasi du.

Horri lagunduko dio munduan hobe konektatutako ekintzailetza-ekosistema izatea. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren bultzada publikoaren ondorioz, BATen eragilea enpresa pribatuen nazioarteko aliantza bat da. Buru PwC da eta Talent Gardenek eta Impact Hubek osatzen dute. Koalizio honi esker, ekintzaileak BATi konektatutako 140 zentrotik gorakoetan sartu ahalko dira honako toki hauetan: Shanghai, Singapore, Tokio, Boston, New York, Sao Paulo, Txile, Mexiko, Dublin edo Tallinn, besteak beste.

40 startupek eta 30 korporaziok dagoeneko Bizkaia Dorreko lau solairu operatiboren % 80 bete dute. Proiektuaren bigarren fasean, hau da, 2023aren hasieran beste lau gehituko dira. Hala iragarri zuen Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. Berak azpimarratutakoaren arabera, “ilusioa eta aurrera egiteko gogoa islatzen dituzten itxaropenak gainditu arren, helburua ez da BAT startupez betetzea, baizik eta haiek elkarrekintzan jardutea ideia eta proiektu berritzaileak sortzeko eta, bide batez, enpresen eta pertsonen erronkei konponbidea emateko”.

Desberdinen arteko lankidetza eta «egungo une ekonomikoan talentua batzeko aukera» azpimarratu zituzten Juan Mª Aburto Bilboko alkateak; Gonzalo Sánchez PwCko presidenteak eta Davide Datoli, beste batzuekin batera, Talent Gardenen fundatzaileak. Horiek ere 2022ko irailaren 19ko inaugurazio ofizialean parte hartu zuten, eta Iñigo Urkullu lehendakariak amaitu zuen.

 

 

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA