Infobeaz

BFAren laguntzak – Enpresa Berritzaileak Sortzeko programa: 2. deialdia

Ireki da Enpresa Berritzaileak Sortzea programaren bigarren deialdia. Horren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailak hazkuntza-ahalmen handia duten enpresa-proiektu berriak abian jartzea babesten du. Eskaerak irailaren 15era arte.

Pertsona fisikoek, EJZn alta eman gabeko edo 2020ko urtarrilaren 1ean edo ondorengo alta duten enpresa berriek, eta barne-ekintzailetzako proiektuak eta/edo enpresa berriak sustatzen dituzten gutxienez 6 lanpostu dituzten enpresek eskura ditzakete.

Programak lau jardun-arlo bereizten ditu:

  1. Proiektu berritzaileak
  2. Enpresa berritzaile berriak
  3. Ekintzailetza-ekosistema dinamizatzea
  4.  Azelerazioa

Eskabideak Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez formalizatu behar dira.

Beazek foru laguntza horren kudeaketan laguntzen du; prozesu osoan zehar gure talde teknikoaren laguntza izan dezakezue.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA