Infobeaz

Provider enpresa-ideien lehiaketan proiektu irabazleak

MSolution eta Zeruan Blockchain Challenge lantaldeek proposatutako ideiak izan dira sarituak concurso Provider lehiaketaren III. edizioan

Lanbide Heziketako 125 ikaslek parte hartu dute programa honetan. Programa Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak sustatzen dute, 4.0 industriarako konponbideak eskaintze aldera negozioen ekintzailetza bultzatzeko.

Ekimenaren barruan bost hilabetez sentsibilizazio-jardunaldiak antolatu dira BIC Bizkaian Addimen3DLan, Drone by drone, Ludus, Kolbi, ZeniaLabs eta K-Robots enpresekin batera. Horiek enpresa-ideien lehiaketarekin amaiatu dira.

8 proposamen aurkeztu dira lehiaketan, eta baloratu ondoren, epaimahaiak MSolution lantaldearena (FP Andra Mari Lanbide Heziketa ikastetxeko ikasleak) eta Zeruan Blockchain Challenge lantaldearena (Calasanz Santurtzi) nabarmentzea erabaki zuen.

Sari modura biek 1.000 euro jasoko dituzte, eta sei hilabetez BIC Bizkaia erakundeko Ekintzailetza Aretoan egoteko aukera izango dute, haien proiektuetan sakondu nahi izanez gero.

MSolution proiektuaren kasuan, makinerian zaharkitze programatua saihesteko konponbide bat da. Akatsak detektatzeko eta 3D inprimatze-teknologiarekin pieza hautsiak edo higatuak fabrikatzeko zerbitzu osoa ematen du.

Zeruan Blockchain Challenge proiektuari erreparatzen bazaio, industriaren sektorean osagaien eta materialen ziurtapen- eta trazabilitate-arazoak ebazten ditu eta, horretarako, Blockchainen teknologiaz baliatzen da.

Sariak BIC Bizkaian entregatuko dira ekainaren 23an.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA